Igerileketaren festa bilakatu zen urtero bezala Lasarte sariaren XXVI. edizioa. Honekin Buruntzaldea IKTko benjamin eta alebinek denboraldiari amaiera eman zioten eta infantil, junior eta absolutuek denboraldiari jarraipena. Lehia hasi aurretik, estiloak ataleko haurrek erakustaldi polita eskaini zuten.
Ostean hasi zen lehiaketa. Benjamin eta alebinetan, herritarrekin batera, Hernani, Donostia, Andoain, Tolosa, Oiartzun, Legazpi eta Ordiziako igerilariak aritu ziren. Tximeleta 25 metro eta 100 metro, bizkar, braza eta librean 50 metro eta 100 metroko serieak igeri egin behar izan zituzten.
Gaztetxoek emaitza onak lortu zituzten eta euren marka pertsonalak ere hobetu zituzten.
Eguerdian hasi zen infantil, junior eta absolutuen txapelketa.
1go Erronkan txapeldun
Erronka izena jarri zaio aurten txapelketaren zati honi, estiloak, bizkar, libre, braza eta tximeleta estiloetan aritu behar izan ziren distantzia ezberdinak osatuz 50m, 100m, 200m, 400m eta estilo librean 2.000m-ko proba ere gainditu behar izan zuten batzuek. Kasu honetan proba guztiak mixtoak izan ziren aurrekoan ez bezala. Maila hauetan Iruñea, Gasteiz, Legazpi, Zarautz eta Tolosatik etorri ziren taldeak lehiatzera.
Buruntzaldea IKTko kideek poltsikoratu zuten erronka, lehenengo postuak erdietsiz hainbat probatan, 50m librean Mikel Esnal, 200m tximeletan Haitz Mitxelena herritarra, 50m brazan Mikel Soto, 400m estilotan Jon Ibargoyen, Iñigo Ibarburu 50m tximeletan eta 400m libre, Haitz Mitxelena 200m brazan besteak beste. Bigarren eta hirugarrenak ere izan ziren zenbaitetan.
Buruntzaldea IKTko kideek bazkaria egin zuten egunari amaiera borobila emateko.