Kadete eta jubenil mailako taldeak eratzeko deialdia

Txintxarri Aldizkaria 2015eko ekainaren 17a

Ostadar SKTko areto-futbol saila 2015-2016 denboraldia prestatzen ari da dagoeneko. Kadete eta jubenil mailako taldeak sortu nahi ditu datorren urtean, eta jokalari bila dabiltza. Aste honetan izango dira lehen bi entrenamendu saioak.

Talde horietan jokatzeko interesa dutenek gaur izango dute lehen entrenamendu saioa Michelingo pistan, 20:30ean. Ez da aste honetako deialdi bakarra izango ordea, ostegunerako antolatu baitute bigarrena, leku eta ordu berean.

Edozein zalantza dutenek 675 70 61 27 telefonora deitu edo whatsappa bidali dezakete, edo bestela ostadarfs@gmail.com helbide elektronikora idatzi dezakete.