Herriko hainbat tenislari gaztek erakutsi zuten tenisak bermatua duela etorkizuna Lasarte-Orian. Gipuzkoako eskolarteko txapelketa jokatu zuten duela pare bat aste herriko kirolgunean, emaitza oso onak erdietsiz. Landaberriko alebin neskak txapeldun izan ziren taldeka, eta txapeldunorde alebin mutilak. Banakako lehiaketari dagokionez, txapeldunorde izan zen Maddi Altuna alebina, Natalia Gordejoren aurka jokatutako finalean. Infantil mutilen banakakoan berriz, txapela erdietsi zuen Mikel Pelaez herritarrak, Ignacio Astiazaran finalean garaitu ostean.