Alicia Garciak Lasarte-Oriak Ahal Du taldearen babesarekin aurkeztu zuen “adinekoei konpainia, ez zaude bakarrik” lana. Estatu mailan Podemos alderdiak maia-tzean sustatutako ‘Impulsa’ egitasmoaren baitan jaso du saria herritarraren ekimenak.
Azaldu dutenez, Impulsak giza-ikuspegia duten proiektu ekintzaileak garatzea zuen helburu. Podemosek diruz lagundu ditu hiru lan onenak, jendearen bozka gehien jaso dituztenak alegia eta horrekin batera, Podemosen Talentu bankua erabiltzeko aukera eskaini die sarituei euren proiektuak kolaboratzaile berriei ezagutzera emateko.
Erkidego mailako 16 egitasmok 1.000 euro jaso dituzte eta 8.000 euro estatu mailako hiru hoberenek. Guztira 50.000 euro banatu dira Podemosen kanpainako diru soberakinetik ateratako dirua izanik. 150 lan baino gehiago aurkeztu ziren eta bi txandatan bozka eman ahal izan zuten Podemosen izena emandako guztiek.
Saridunak maiatzaren 21ean Zaragozan egin zen ekitaldira gonbidatuak izan ziren, honetan, Pablo Iglesias eta Pablo Etxenike izan zirelarik.
Ez zaude bakarrik
Alicia Garciak egunerokoan adinekoek bakartasunari eta gizarte isolamenduari aurre egin behar diotela konturatuta, bere egitasmoan proposatzen du profil ezberdinetako boluntario talde kualifikatua osatzea adinduak laguntzeko. Boluntarioek aurrez formazioa jasoko lukete talde teknikoaren eskutik. Talde teknikoan, gizarte langileak, talde koordinatzaile bat izango lirateke besteak beste.
Egitasmoak planteatzen du erakunde bat sortzea pertsona adinduen bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin. Bereziki arreta jarriz, errekurtso mugatuak dituzten adinduengan, bakarrik bizi direnengan edota isolamendu egoeran daudenengan. Boluntario profesional taldeak tekniko ezberdinek gidatuta lan egingo luke. Erakundea kudeatuko luke talde tekniko honek ere.
Egitasmoan Alicia Garcia lasarteoriatarrak jasotzen ditu zenbait programa, esaterako, bakarrik bizi direnei zuzendutako konpainia egitasmoa, ekintza ezberdinak sustatuko lituzkeena, hala nola, irteerak, hitzaldiak eta azkenik, arazoaren aurrean gizartearen sentsibilizazioa landuko lukeena.
Aipatu behar da, Lasarte-Oriak Ahal Du hautesle taldearen zerrendan hirugarren postuan aurkeztu zela Alicia Garcia eta dena ondo bidean, datozen lau urteetan zinegotzi lanetan jardungo dela herritarra.