Txokotako bilerak gaur

Txintxarri Aldizkaria 2015eko ekainaren 5a

Udako Txokoetan parte hartuko duten haurren gurasoek gaur hitzordu garrantzitsua dute Manuel Lekuonan.

HH3-HH4ko umeen gurasoek euskaraz 17:00etan izango dute bilera, jarraian 17:40ean gazteleraz egingo da. HH5-LH2 arteko haurren gurasoen bilera gaur ere izango da 18:20ean euskaraz eta 19:00etan gazteleraz. Abuztuko txokoetan parte hartuko dutenentzat hitzordua ere gaur izango da 19:40ean. Antolatzaileek dei egiten diete gurasoei bertara daitezen uztaila zein abuztuko ekintzak eta umeen taldeak zeintzuk diren jakiteko.