Herritarra finalean da eta ezusteko moduan bideoa egin nahi izan dute senide eta lagunek.
Zabaletako Jaiak izaki, herritar ugari animatu zen grabaketan parte hartzera. batez ere txikitxoenak. Telebistakoek hainbat bihotz irudi ekarri zituzten eta bere lagunek Leire animatzeko kartelak ere prestatu zituzten. Auzoko jai giroa aprobetxatuz, iskanbila ederra sortu zen Zubizarreta 'jatorrena' animatu nahian. Talde-argazkia atera zuten eta bideo plano ezberdinak atera zituzten telebistakoek bi minutu inguru iraungo duen bideoa muntatzeko.
Leirek dagoeneko beste final bat bizi zuen telebista saioan eta kasu horretan senideek etxean grabatu zioten babes bideoa.
ETB1ean emititzen dute 'Gu Ta Gutarrak' saioa astean zehar, 21:00etatik aurrera.