Guztira 155 proposamen jaso dira apirila eta maiatzean zehar herrietan egin diren bilera irekietan, postontzietan nahiz Internetez.
“Proposamen horiek aztertu eta batzuk alde batera utzi dira, bi baldintza nagusiak betetzen ez dituztelako, gaia Foru Aldundiaren eskumenekoa izatea eta eskualde izaera edukitzea, hau da, herri bat baino gehiagotan garatzea. Beste batzuetan proposamenak elkartu egin dira, gai berari buruzkoak zirelako” azaldu dute Aldundiko ordezkariek.
Kontuak kontu, 72 proposameneko zerrenda jarriko da mahai gainean hauen artean 10 lehenesteko.
Gai edo arlo hauetan sailkatu dira proposamenak: Berdintasuna, parte hartzea, euskara, aniztasuna; Gizarte politika; Ingurumena; Kultura, gazteria eta kirola; Landa garapena-Ekonomia; Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak.
Adibide gisa, haur jaio berrien gurasoei euskara eta euskal kulturan murgiltzeko erraztasunak ipintzea proposatu da, eskualdeko politika parte hartzaileak sustatu, behar bereziak dituzten umeentzako diziplina anitzeko errehabilitazio zentro bat eraikitzea, alokairu soziala sustatu, drogen kontsumoa geldiarazteko ekintzak burutzea, Oria eta Urumea ibiak garbitu eta balioa emateko programa garatu, Andatza mendiko bideak eta ondareak berreskuratu eta seinalizatu, eskualdeko kirol instalazioen egoera eta eskaintza hobetu besteak beste.
Batzar irekia
Jasotako 72 proposamen horietatik 10 lehenesteko batzar irekia egingo da bihar, ekainaren 9, 19:00etan.
Batzarrean parte har dezakete Astigarraga, Andoain, Lasarte-Oria, Hernani, Urnieta eta Usurbilgo herritarrek.
Hau Beterri Garapen Integralerako Agentziaren egoi-tzan egingo da, Florida auzoa 28, Hernani.
Foru Aldunditik eskualdeko herritarrak animatu nahi dituzte prozesuan parte hartzera.