Sasoi betean dagoela erakutsi zuen beste behin herriko atletak joan den igandean, Urumeako 5 milietan. Bigarren postuan sartu zen helmugara, 24:51ko denbora eginez. Hamazazpi segundo lehenago amaitu zuen lasterketa Unai Señoranek, txapela eskuratuz. Marka pertsonala hobetzea lortu du Gomez Margallok aurten, nahiz eta 2014an lasterketa irabazi: 26:36ko denbora egin zuen herritarrak iaz.
Larunbatean aldiz, Zabaletako II. Krosa poltsikoratu zuen Gomez Margallok. Bitik bi edizio irabazi ditu, joan den urtean ere bera izan baitzen garaile.