Aurreko asteetan bezala greba eta mobilizazioekin jarraitzeko asmoa zuten Atsobakar egoitzako langileek CLECE enpresari lan hitzarmena sinatzeko eskatuz. Gaur eguerdian jakitera eman dutenez, enpresarekin aurre akordio batera iritsi dira eta hamar eguneko epea dute orain lan hitzarmena sinatzeko. Horrela izanda, greba bertan behera utzi dute eta normaltasunera bueltatu da egoitza.