Hasi dira Zabaletako jaiak

Txintxarri Aldizkaria 2015ko eka. 2a, 20:52

Gaur hasiera eman zaie Zabaletako jaiei. Ohi bezala haurrentzako ekintzek osatuko dute lehenengo egunetako egitaraua. Zabaletako plazara adin guztietako umeak gerturatu dira material birziklatuarekin eskulanak egitera eta kamisetak dotore apaintzera.

Zabaletako bizilagunek jai egitarau zabala prestatu dute aurtengoan ere. Ohi bezala lehenengo egun hauetan haurrentzako ekintzak nagusituko dira. Gaurkoan haur asko bildu dira euren eskulanak egitera. Material birziklatua erabili dute joko eta bitxiak egiteko eta marrazkiak ere egin dituzte besteak beste. Horretaz gain, kamiseta zuriarekin gerturatu direnek aukera izan dute hauek koloreztatzeko.

Ondoren klasiko bihurtu diren japoniar bonben txanda izango da.

Bihar ordutegi berean, hau da, 18:00tan hasita, herri-kirolak, haurren jolasak, opari arrantza eta antzerkia.