Panamako gobernuko ordezkaritza Lanbide Eskolan

Txintxarri Aldizkaria 2015eko ekainaren 3a

Usurbilgo Lanbide Eskolak asteartean Panamako Ekonomia eta Lehiakortasun Idazkari Nagusiaren, Angel Esbrí -ren bisita jaso zuen.

Zubietan kokatuta dagoen Lanbide eskolatik adierazi zutenez, Panaman Lanbide Heziketa Publikoa ez dago eta Usurbilgo Lanbide Eskola bisitatu zuten Lanbide Heziketako Eskola Publiko baten errealitatea zein funtzionamendua ezagutzeko. Panaman antzeko ereduak ezartzeko lankidetza akordio bat adosteko ere balio izan zuen bisitak. Egonaldia aberasgarria gertatu zitzaien Panamoko ordezkariei. Miguel Ángel Esbrí eta bere laguntzaileek Usurbilgo Lanbide Eskolaren instalazio zein kudeaketa sistemaren eraginkortasuna azpimarratu zuten.