Ander Huegun Lasarte-Oriako ATG torneoko txapeldunorde, binakako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2015eko ekainaren 3a

Huegun herriko tenislariak eta Iñigo Perez bikoteak 6-2 / 6-2 galdu zuten Mikel Aranzabal eta Alex Maiztegiren aurka. Emaitzak bestelakorik dioen arren, berdintsu ibili ziren bi bikoteak tanto askotan.

Ondarretako txapelketa eta Errenteriakoa hasi dira aste honetan bertan, beraz orain ahalik eta urrutien iristen ahaleginduko naiz bi torneo horietan", adierazi du Ander Huegun Ostadar SKTko tenislariak.