Ostadarreko taldeek amaitu dute denboraldia eta 2015/16koa prestatzen hasi dira

Txintxarri Aldizkaria 2015eko maiatzaren 29a

Ostadarrek denboraldi amaierako mezuan eskertu nahi izan du jokalari, entrenatzaile, guraso, jarraitzaile, laguntzaile eta babesle guztien lana 2014/2015 denboraldian emandako babesagatik. Orain, datorrena prestatzen hasiko dira eta horretarako, taldeak osatu behar dituzte pixkanaka.

Futbolean, alebinek astelehen eta asteazkenean egingo dituzte probak 18:00etan Michelinen, infantilek egun beretan 19:00etan. Kadeteek asteartean eta ostegunean entrenatuko dute 18:00etan eta jubenilek berriz, 19:00etan. Infantil neskek ostiralean 18:00etan egingo dute entrenamendua. Azkenik, emakumezko erregionalek astelehen eta asteazkenean entrenatuko dute 20:00etan, gizonezkoek astearte eta ostegunean 20:00etan. 

Sare sozialetan ere aktibo daude urdin-beltzak, Twitter berriak: klubarena @ostadarskt, futbolekoa @ostadarfutbola, areto-futbolekoa @ostadarareto eta saskibaloikoa @ostadarsaski dira.