Hedabide ezberdinek jakitera eman dutenez, Ana Urchueguiak Donostiako 3 auzitegiko epailearen aurrean deklaratu du gaur.
"Diru publikoen prebarikazio eta bidegabeko ustezko erabilpenagatik" Lasarte-Oriako udalak jarritako salaketaren inguruan azalpenak eskaini behar izan ditu alkate ohiak.
Komunikabideei eskainitako tartean alkate ohiak Lasarte-Oriako Udaleko buru zeneko kooperazio lana defendatu du, "Somotoko herriarekin 10 urteko lankidetza arrakastatsua izan zen".
Honetaz gain, Bilduk lau urte hauetan egindako kooperazio lana kritikatu du, "nazioarteko komunitateak egindako lana mespretxatu du".
Lehengo astean deklaratu behar zuen Urchueguiak, baina atzerapena eskatu zuen. Lasarte-Oriako Udalak martxoko ohiko udalbatzarrean ezagutzera eman zuen epaileak salaketa tramitera onartu zuela.