Lasarte-Oriako Gure Esku Dago taldeak “Ta hi, hi nun hago?” bideoklipa argitaratu du youtuben. Honen bitartez, ekainaren 21ean erabakitzeko eskubidearen alde Donostiako Anoetako estadioan egingo den ekitaldian parte hartzera gonbidatzen ditu oraindik saretu ez diren herritarrak.
Ekimenarekin bat egin edo ekainaren 21eko sarrerak eskuratzeko ostiraletan eta larunbata goizetan Okendo plazan jartzen dute mahaia taldeko kideek.