Zizurkilen lehengo astean, Julen Urruzola eta Alex Etxeberria kadeteek 22-6 galdu zuten, Jagoba Mendizabal eta Eneko Sarasola jubenilek 22-10 eta Jon Pello Artetxe eta Mikel Elola seniorrek 22-5. Emaitza horiekin zail zegoen asteburu honetan markagailua iraultzea.
Michelingo pilotalekuan gaur jokatu den itzulerakoan, Zizurkil izan da nagusi kadete eta jubenil mailan. Kadeteek 12-22 galdu dute eta jubenilek, aldiz, 11-22.
Seniorretan berriz, Lasarte-Oriak aukera gehiago izan ditu Zizurkilek aurrelaria aldatu duelako. Partida berdindua ikusi ahal izan da eta herritarrek 22-20 irabazi dute.
Honela, 1-5ekoarekin final-zortzirenetan kalean da Lasarte-Oria.