Larriki gaixo dauden presoen aldeko ekintza

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mai. 16a, 14:42

'Libre eta bizirik, larriki gaixo dauden presoak etxera' lemapean elkarretratzea egin dute hainbat herritarrek Askatasunaren plazan.

Parisko Dei Auzitegiak atzera bota zuen maiatzaren 7an Ibon Fernandez Iradi herritarraren kondena eteteko eskaera. Pairatzen duen esklerosi anizkoitza eta espetxea bateragarriak direla deritzo epaileak. Sare euskal presoen eskubideen aldeko herritarren plataformak eta beste hainbat herri elkartek zabaldutako deiari erantzunez, Iñaki Etxeberria, Jose Ramon Lopez, Aitzol Gogorza, Jagoba Codo, Txus Martin, Ibon Iparragirre, Josetxo Arizkuren, Gari Arruarte eta Jose Miguel Etxealdia gaixo dauden presoak ere gogoratu dituzte eguerdian irudi bidez. Ostean, martxa isila egin dute herriko kaleetan barrena.