Herritarrak Iruñeko Iron Man erdian eta Zegama-Aizkorri mendi-maratoian

Txintxarri Aldizkaria 2015eko maiatzaren 20a

Ramon Altuna, Imanol Arteaga eta Zigor Gallardo Saiatuz taldeko triatletek Iruñeko Iron Man erdian parte-hartu zuten larunbatean. Probaren lehen edizioan 400 lagunetik gora atera ziren. Allozeko urtegian 1,9km egin zituzten igerian. Allozetik Iruñeara bitarteko 85 kilometroak bizikletaz eta Nafarroako hiriburuan maratoi erdia, 21km, egin zituzten korrika.

Imanol Arteaga izan zen herritarren artetik onena 60. postuan, 4 ordu eta 49 minutuko denborarekin. Ramon Altuna 106. postuan sailkatu zen 5 ordu eta minutu bat eginda. Zigor Gallardok azkenik, 310. egin zuen 5 ordu eta 49 minutuko denborarekin.

Bestalde, Peio Fadrique, Antonio Urruzola, Mikel Izagirre, Endika Gartzia eta Ivan Granado Zegama-Aizkorriko herriko parte-hartzaileek euren argazkiak bidali dizkigute.