Alderdiak bozka erabakiorren bila

Txintxarri Aldizkaria 2015eko maiatzaren 20a

Alderdi politikoak zalantzan dauden herritarren bozkak bereganatzen saiatzen ari dira hauteskunde kanpainako azken egun hauetan.

Kanpainako ekintzez aparte, PSE-EE, EHBildu eta EAJ alderdiak azokan izan dira aste honetan boto-emaileak konbentzitzen.

PSE-EEko Jesus Zaballos alkategaia, Denis Itxaso ahaldungaia eta udal hautagaitzako zerrenda kideak arrosak banatzen izan dira.

EAJko Estitxu Alkorta hautagaia eta EHBilduko Pablo Barriok haien programak eskaini dizkiete herritarrei bere zerrenda kideen laguntzaz.

Honetaz gain, guztiek herritarren proposamenak, kezkak eta eskariak entzuteko beta ere izan dute.