Bazpiko Oier Urbizu 13. sailkatu zen eta Asier Ibarbia berriz, 21. izan zen, pelotoi nagusiko azken tokian. Hirurak lehen tropelean sailkatu izanak saritxoa ere izan zuen, taldekako bigarren postua erdietsi baitzuten Donosti Berriren atzetik.
Asteburuan Bazpiko jubenilek Mutrikun (87km) eta kadeteek Abadiñon (53,5km) lehiatuko dute.
Bestalde, hasi da Italiako Giroa eta baita Ostadarren ziklisten porra ere. Honako oharra zabaldu du klubak: “Tabernetan banatu ditugun txirrindularien orrietan akats bat dago. 'Otros corredores' taldeko, hau da, 9. taldeko, 171-Serry Pieter eta 172- Fernandez Ruben txirrindulariek ez dute puntuatuko. Beraz, norbaitek aukeratzen baditu taldeko lehenengo txirrindulariarekin jokatuko du, Domontekin”.