EAJ-PNV, PSE-EE, EHBildu, Lasarte-Oria Ahal Dugu eta PPko kideak gaur eguerdian azokan izan dira herritarrei haien programa azaltzen.
Estitxu Alkorta EAJ-PNVko hautagaia, EHBilduko Pablo Barrio, Alex Saenz PPko alkategaia, PSE-EEko Jesus Zaballos herritarrekin hizketan egon dira eta haien proposamenak entzun dituzte.
Gainera, PSE-EEko hautagaiak Idoia Mendia Euskadiko idazkari nagusiaren eta Rafaela Romero Batzar Nagusietako bozeramailearen babesa izan du.
Quirogaren bisita
Bestalde, atzo arratsaldean, PPko Alex Saenzek Arantza Quiroga Euskadiko PPko lehendakariaren bisita jaso zuen.
Lasarte-Oriako kaleetatik bueltaxka bat eman eta Lasarte tabernan meriendatxo bat egin zuten alderdi kide eta herritarrekin.