Kanpaina honetan Nafarroa Hegoaldeko hiru ekoiz-lek parte hartu dute: Iturri, Maria Jesus eta Pedro Luis etxeetako produktuak daude aukeran. Iaz bezala, sei produktu lote eskaintzen dira: potxak 720ml-ko 12 poto, 34 eurotan; orburuak 720ml-ko 12 poto, 41 eurotan; pikillo piperrak 425ml-ko 12 poto, 35 eurotan; pikillo piper ekologikoak 250ml-ko 12 poto, 41 eurotan; zainzuriak 425ml-ko 10 lata, 30 eurotan eta barazki menestra 720ml-ko 12 poto, 36 eurotan.
Dagoeneko herritarrek eskaera egin ahal izango dute aurreko kanpainetan bezala Ttakuneko bulegoan.
Bertan eskaera orria bete eta ordainduta utzi beharko da eskaria.
Eskaerak egiteko epea maiatzaren 26ra arte luzatuko da eta ondoren, produktuak jasotzeko egunak, ekainaren 10 eta 11 izango dira. Ordua eta lekua aurrerago emango zaie jakitera eskatzaile guztiei.