Endika Marrahi koordinatzaileak zehaztu duenez, saskibaloi zale, guraso, lagun eta nahi duen orok taldearekin batera bidaiatu dezake autobusez. 7:45ean irtengo dira Michelindik.
Irabaziz gero, igandean jokatuko lukete final handia, 15:30ean. Ordiziak eta Getxok jokatuko dute beste finalaurrekoa.
Kiroldegiaren ezezkoa
Marrahik jakinarazi duenez, ekitaldia Lasarte-Oriako Kiroldegian antolatzeko asmotan aritu da Ostadar SKT, baina "Kiroldegiaren beraren ezezkoa" jaso du. "Pauso bat aurrera ematen dugu eta gero bi atzera, espero dugu horrelakorik ez gertatzea berriro maila honetako kirol-ekitaldiak daudenean, ez guri eta ezta inori ere".