Baratzea balkoian tailerra

Txintxarri Aldizkaria 2015eko maiatzaren 9a

Udalak “Baratzea nire balkoian” ikastaroa antolatuko du Aste berdearen baitan. Ikastaro honen helburua “herritar gehiagok beren balkoietan baratzak izatea” da.

Honetarako, balkoi batean barazkiak zaintzeko moduak, hazteko metodoak, garaiak, substratu motak eta loreontzi ezberdinak erakutsiko dira. Guztia modu praktikoan egingo da. Tailerra doako da eta ekainaren 5ean eskainiko da, Udal-Pabiloian (Lanbide eskola) arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.

Apuntatzeko Hirigintza eta Ingurumen departamentuarekin harremanetan jarri behar da 943 37 61 89 telefonora deituta edo ingurumena@lasarte-oria.org helbide elektronikora mezua bidaliaz. Izen-Abizenak, helbidea, telefonoa eta NAN dira eman beharreko datuak. Gehienez 20 pertsonako taldeak osatuko dira.