Gaur burutu dute ikastaroko bigarren eta azken saioa hainbat herritarrek, 11:00etatik 12:30era, Osasun Zentroko 2. solairuko erabilera anitzeko aretoan. Haur zein heldu, antolatzaileek banatutako zakuak oinarri hartuz egin dituzte jantziak, eta lastozko txanoak oihal zatiekin ere apaindu dituzte, giro ederrean.
"Iaz ere egin genuen ikastaroa; ekintza polita iruditzen zaigu birziklapena lantzeko", azaldu dute antolatzaileek. Iragan astearteakoa izan zen lehenengo saioa, areto berean, 17:30etik 19:00etara. Jarduerari esker, Euskal Inauteriei apain-apain jantzita egingo diete ongi etorria hainbat herritarrek.