Ostegunean, maiatzaren 7a, 19:30ean izando da, La Esperanza Bizilagun Elkarteko lokalean auzoko jaiak antolatzeko bilera. Gurasoek eta auzoko gazteek parte hartzen duten jai-komisioa sortu behar dute eta horretarako auzotar guztiei bilerara joatera animatzen dituzte antolatzaileak. Helburua denen artean jai-programa prestatzea da.