Guztira 80 bat talde irten ziren, eta Saiatuzek bi talde aurkeztu zituen. Horietako bat 14. sailkatu zen, Imanol Arteaga, Ramon Altuna, Miguel Angel Fernandez eta Asier Gorostegi triatletek osatutakoa hain zuzen. Bestea, Jabi Alonso, Kote, Andoni Salsamendi, Leo Juarez eta Enaitz Ibarburu herritarrena, 26. izan zen azkenean. Gustura ziren lortutako emaitzekin eta giro onean egun pasa polita egin zuten.
Maria Mendibe bigarren izan zen Bpxsport taldekako proba mistoan eta Izaskun Salazar Kairoscore taldeko herritarrak 54. egin zuen taldekako sprint distantzian, 1:27:24ko denborarekin.
Taldekako proba larunbatean izan bazen, bakarkakoa igandean egin zuten. Distantzia olinpikoan (1,5km igeri, 40km bizikletaz, 10km korrika) lehiatu zuten Saiatuzeko hiru herritarrek. Jabi Alonsok 127. (2:26), Leo Juarezek 136. (2:28) eta Enaitz Ibarburuk 143. (2:29) egin zuten proba. Sprint distantzian, olinpikoaren erdian, Aitor Uriarte Zarautz Triatloi Taldeko ordezkariak hartu zuen parte, 117. eginda 1:34:46 denborarekin.