Eskuekin gorputza ezagutu

Txintxarri Aldizkaria 2015eko maiatzaren 4a

Amaraun Klubeko lagunek etxeko txikiek haien gorputza ezagutu eta psikomotrizitatea lantzeko tailer bat eskainiko du ostegunean.

Tailerra 2.012 urtean jaiotako haur eta haien guraso, aiton-amona edo osaba-izebei zuzendua dago.

Eskulanak, masajea eta eskujolasen bitartez, haien gorputza ezagutu eta sentituko dute txikiek. 

Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko Zumaburuko eraikineko psikomotrizitate gelan egingo da tailerra, ostegunean, maiatzak 7, arratsaldeko 18:15etik 19:00etara.

Antolatzaileek aldez aurretik izena ematea gomendatzen dute. Era berean, haurrek heldu batek lagunduta joan behar dutela azpimarratu dute. Izen ematea 943 37 14 48 zenbakira deituz edo aisia@ttakun.com helbidera mezua bidaliz egin behar da.