Ipar Martxako taldeak gaur burutu du 2016ko lehenengo irteera. 10:00etan elkartu dira Okendo plazan eta, familia argazkia atera ostean, hankak eta makilak koordinatuz ttipi-ttapa abiatu dira denak elkarrekin. Ibilaldi majo baten ostean, hamaiketako ederra egin dute, eta Norma Ormaetxea Osakidetzako psikiatraren hitzaldia entzun gero. Kirol diziplina horrek dituen onuren inguruan hitz egin du, eta ostean entzuleek euren zalantzak partekatu dituzte hizlariarekin.