Karmele Gurrutxaga psikologoa izango da hizlaria eta mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonen zaintzan diharduten familiek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentuak sustatutako Sendian Programaren bitartez, eskura dituzten tresnak aurkeztuko dira, hala nola, doako aholkularitza eta prestakuntza zerbitzuak diren laguntza-taldeak.
Lasarte-Orian badira 4 urte aipatutako programa martxan dagoela. Hilean bi aldiz elkartzen da herriko laguntza-taldea Villa Mirentxun eta saio hauetako gidari lanak Karmele Gurrutxaga berak egiten ditu.