Plazadantza saioaz gozatu dute gaur eguerdian hainbat herritarrek. Eguraldia lagun, asko izan dira Okendo plazan gorputza astintzera animatu direnak. Hilabete bakoitzeko hirugarren igandean elkartu ohi dira, muxikoen doinupean hainbat dantza tradizional entsaiatzeko.