Jon Pello Artetxek eta Mikel Elolak txapelketako lehen partidua jokatu zuten, dagoeneko hirugarren jardunaldia izanda ere (Azkoitia ez zen aurkeztu eta Aurrera Saiaz erretiratu egin zen), eta norgehiagoka oso txukuna jokatuz 22-12 hartu zuten mendean Orio.
2. mailari dagokionean, Gorka Mendizabal eta Aritz Solanok txapelketako lehenengo garaipena eskuratu zuten, Iparraldekoak taldea 13-22 mendean hartuz. Herritarrak nagusi izan ziren norgehiagoka osoan zehar eta horrela islatu zuten markagailuan.