Buruntzaldea IKTko kideak beti aritzen dira fin, baina etxean konpetitzeak beti ematen dio kirolariari plus txiki bat. Horrela izan da gaurkoan ere, Neguko Ligako laugarren eta azken jardunaldian. Infantil, junior eta absolutuak primeran aritu dira, guraso eta lagunen aurrean.
Hainbat probatan hartu dute parte igerilariek: 50 zein 200 metro libreetan, 100 estiloan, 100 bizkarrean, 100 brazan eta 50 tximeletan. Emaitza ederrak erdietsi dituzte.
XXII. Neguko Master txapelketa
Urtarrilaren 28tik 31ra bitartean Gijonen (Asturias) ariko dira Mikel Esnal eta Haitz Mitxelena Buruntzaldea IKTko kideak. Master-aurre kategorian (20-24 urte bitartekoak) egingo dute igeri biek. Esnalek 50 tximeleta, 50 bizkar eta 50 zein 100 libre probetan hartuko du parte. Mitxelenak berriz, tximeletako hiru distantziatan (50, 100 eta 200) eta 100 estiloetan ariko dira. Forma momentu onean dira biak, eta bolada onari eusteko asmoz joango dira Gijonera.