EAJk Buruntzaldeako hautagaiak aurkeztu zituen atzo

Txintxarri Aldizkaria 2015eko apirilaren 30a

Buruntzaldeako Udal eta Foru Aldundiko hauteskundeetako hautagaiak bildu ziren atzo arratsaldean Urnietan. Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presidentearen babesa izan zuten guztiek ekitaldian.

Ekitaldian Estitxu Alkorta Lasarte-Oriako alkategaiarekin batera, Mikel Pagola (Urnieta), Andoni Amonarraiz (Hernani), Mari Jose Izagirre (Andoain), Jesus Mari Santos (Astigarraga) eta Josune Urkola (Usurbil)  izan ziren, baita Markel Olano ahaldungaia ere.

Eredu hautaketa

Agerraldian Joseba Egibarrek aipatu zuenez, maiatzaren 24ko hauteskundeei begira, bi ereduren artean hautatu beharko dute herritarrek. “EAJ-PNVk proposatzen duen Gipuzkoa zabal, moderno eta gizarte zabalaren edota ezker abertzalearen sistemaren aurkako modelo itxiaren artean”. 

Honetaz gain, Gipuzkoa zabal eta modernoa proposatzen du EAJ-k. Horretarako, jeltzaleek herri honen errealitatea eta nahiekin lotutako proiektuak babestuko dituzte.

Era berean, Bilduk erakundeetan egindako kudeaketa kritikatu eta hazkunde ekonomikoa, lanpostuen sorrera eta gizarte justiziaren aldeko apustua berretsiko dutela aurreratu zuen Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak.