Gaur “Larri gaixo demokraziaren espetxeetan” gaiaren inguruko solasaldia egingo da Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi aretoan, 19:30etatik aurrera. Bertan zuzeneko bi esperientzia ezagutzeko aukera izango da, bata gaixotasun larria espetxean bizitakoarena eta bestea kasu horiei jarraipena egiten dien medikuarena. Ekintza Ibon Fernandez Iradi herritarraren egoera salatu eta bere kaleratzea eskatzeko ekimenen barruan sartzen da.