Trikitixa eta pandero erakustaldia Manuel Lekuonan

Txintxarri Aldizkaria 2015ko api. 22a, 21:26

Udal Musika Eskolako Sandra Esnaola, Oihane Etxezarreta, Ane Jimenez, Katixa Izaga, Hugo Amil eta Arritxu Marqués Udal Musika Eskolako ikasleek urtean zehar ikasten ari direna erakutsi diete gaur iluntzean senide eta lagunei, Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan.

Besteak beste, 'Pintxo Pintxo', 'Uso zuria', 'Lantzeko Inauteria', 'Txori Txiki bat', 'Marryl', 'Maria Jesus', 'Pupurri', 'Beti eskamak kentzen', 'Egun da Santimamiñe' eta 'Bidealaigarri' obrak jo dituzte Miren Etxenagusia irakaslearen laguntzaz.

Emanaldia ikustera joan diren dozena bat herritarrek primeran pasa dute gaztetxoen doinuak entzunez. Amaitzean, meriendatzeko tartea hartu dute lagun giro onean.

Ikasturte amaierako kontzertua prestatzen eta etxean entseatzen jarraituko dute Udal Musika Eskolako ikasleek2014-15  kurtsoa amaitu bitartean.