Babyauto Zarautz taldeak aukera bat edo beste izan zuen arren, Alcobendasen defentsa sendoak ezerezean utzi zituen aukera guztiak eta Beltzek izan zuten nahikoa lan madrildarren erasoa gelditzen.
Herritarren artetik, Xabier eta Ander Rekondo anaiak eta David Vega sartu ziren igoera faseko lehen neurketaren deialdian. Xabier Rekondok soilik jokatu zuen titular.
Etxean jasandako porrot honekin, oso zail dute ligaxkako lehen postua lortzea. Alcobendasek Valentziako CAUren aurka galtzen ez badu, lasarteoriatarrek eta zarauztarrek geratzen diren partidu guztiak irabazi beharko lituzkete, eta gainera Alcobendasek baino erasoko bonus gehiago pilatu edota averagea hobetu.
Igandean Valentziara bidaiatuko dute CAUren aurka jokatzeko. Garrantzitsua izango da lesionatuak errekuperatzea, bereziki Xanti Irazusta eta Lucas Panichelli taldeko motorrak.
Bestalde, Beltzaken sub 14 taldeak lider jarraitzen du Hernaniri irabazita. Ordiziaren aurkakoan erabakiko da Gipuzkoako txapelduna, ordiziarrak edo herritarrak, zein izango direnn.