ATLO lagunek azaldu dutenez, aldaketa hau 12 urte dituzten gaztetxoek danborradaz gozatzen jarraitzeko egiten da. Izan ere, gaur egun adin hau baino zaharragoak diren gaztetxoek ezin baitute parte hartu eta helduak izan arte ez dute berriro danborra edo barrila jotzeko aukera hori.
Hori dela eta, Gaztetxoen danborradan parte hartzeko adin tartea zabaldu du elkarteak eta hemendik aurrera 5 eta 17 urte arteko haur eta gaztetxoek parte hartu ahalko dute honetan.
Era berean, Gaztetxoen danborradako izena ematea irekitzen dela jakin arazi nahi du elkarteak. Interesatuek www.tamborradalasarteoria.org orrialdean dagoen izena emate orria bete eta tamborradalasarteoria@gmail.com helbidera bidali edo apirilaren 20tik maiatzaren 8ra 18:00etatik 19:00etara Manuel Lekuona kultur etxeako kafetegian eman behar dituzte eskaerak. Izena emate epea maiatzaren 8an amaituko da.