Literatur lehiaketa martxan

Txintxarri Aldizkaria 2015eko apirilaren 14a

Lasarte-Oriako Udalak, kultura batzordearen bitartez, Lasarte-Oriako 29. Literatur lehiaketa eta Gazte eta Haurren 28. literatur lehiaketa martxan jarri du. Euskaraz zein gazteleraz aurkeztu ahal izango dira poesia, mikrokontakizunak eta Lasarte-Oria saria banatuko da aurreko urteetan egin bezala. Gazte eta haurren lehiaketan berriz, adinaren araberako hiru talde egingo dira eta ipuinak zein poesiak aurkeztu ahal izango dira, kasu honetan ere euskaraz edo gazteleraz. Maiatzaren 22a izango da lanak aurkezteko azken eguna.

Kultura batzordeak martxan jarri du literatur lehiaketa heldu zein haur eta gaztetxoei zuzenduta. Azken urteetan egin bezala helduen mailan, poesia eta mikrokontakizunak aurkeztu ahal izango dira eta gazteen lehiaketan berriz ipuinak eta poesiak. Lanak aurkeztu beharko dira maiatzaren 22a baino lehen eta sari banaketa azaroaren 21ean egingo da.

Oinarriei dagokionez, helduen lehiaketan parte hartzeko 1999. urtean eta aurrekoetan jaiotako euskarazko zein gaztelerazko idazleak aurkeztu ahal izango dira. Lasarte-Orian erroldatuta daudenek halaber izango dute espezialitate bakoitzeko “Lasarte-Oria” sariak eskuratzeko aukera. Aurreko ekitaldietan sarituak ezingo dira aurkeztu espezialitate berean.

Aurkeztutako idazlanek argitaratu gabeak eta jatorrizkoak izan beharko dute. Ezingo dira izan oraindik epaia eman ez duen beste lehiaketaren batera aurkeztutakoak, eta ezingo dira ezein argitaletxerekin konprometiturik egon.

Poesiako idazlanak hiru kopiatan aurkeztu beharko dira, tarte bikoitzarekin eta alde bakarretik mekanografiatutako orrietan. Idazlanek izenburua soilik eduki beharko dute, eta ez dute, beraz, egilea identifika dezakeen xehetasunik izango. Jatorrizkoarekin batera, eta gutun-azal itxian, egilearen datuak sartuko dira (izena, deiturak, helbidea, helbide elektronikoa eta kontaktuko telefonoa), baita NANaren edo pasaportearen fotokopia. Gutun-azalaren kanpoaldean, idazlanaren izenburua eta ohar hau: POESIA, euskaraz edo gaztelaniaz. Baldin eta, horrez gain, “Lasarte-Oria” sarietan parte hartzea hautatzen badu, “LasarteOria saria” adieraziko beharko da.

Mikrokontrakizunen lanak formatu digitalean bakarrik aurkeztu ahalko dira (.RTF formatuan), posta elektronikoaren bidez. Postaren [Gaia] atalean, testuaren izenburua, kategoria eta hizkuntza jarriko dira, eta bi artxibo erantsiko zaizkio, bata lehiaketarako testua daukana, izen honekin: (idazlanaren izenburua).rtf, eta bestea datuak dauzkana, (idazlanaren izenburua)_datuak.rtf izenarekin; bigarren horretan adieraziko dira egilearen datuak: izena, deiturak, jaiotako eguna, NAN edo Pasaportearen zenbakia eta harremanetarako telefonoa. Kasu honetan ere, “Lasarte-Oria” sarietan parte hartzea hautatzen bada, “Lasarte-Oria saria” adierazi beharko da.

Jatorrizkoak entregatzeko epea 2015ko maiatzaren 22an amaituko da, 13:00etan. Poesiako jatorrizkoak Manuel Lekuona Kulturetxeko bulegoetan entregatuko dira. Posta zertifikatuak ere onartuko dira, ezarritako epearen barruan bidali badira, helbide honetara: “XXIX. Literatura-Lehiaketa. Euskarazko/Gaztelaniazko Poesiaren Saria Manuel Lekuona Kulturetxea Geltoki Kalea 18 Lasarte-Oria 20160

Euskarazko mikrokontakizunen lanak mikrokontakizunak@lasarteoriasarean.eu helbidera bidaliko dira, Gaztelaniazko mikrokontakizunen lanak microrrelatos@lasarteoriasarean.eu helbidera bidaliko dira, ezarritako epearen barruan.

Autoreek ezingo dituzte jatorrizkoak erretiratu epaia ezagutzera eman baino lehen. Epaimahaia Kultura Batzordeak izendatuko du, eta haren osaera epaiaren unean emango du ezagutzera jendaurrean. Epaimahaiaren erabakia ezin apelatuzkoa izango da eta erabakia www.lasarteoriasarean.eu plazaratuko da.

Sariei dagokionez, Euskarazko eta Gaztelerazko Poesia atalean diploma eta 1.000 euro, “Lasarte-Oria” saria euskaraz eta gazteleraz diploma eta 300 euro. Mikrokontakizuna 1985 eta 1999 bitartean jaiotakoentzat euskaraz eta eta gazteleraz Diploma eta 500 euro  eta Lasarte-Oria saria 150 eurokoa izango da.

1985 urtea baino lehen jaiotakoentzat diploma eta 500 euroko saria euskaraz eta gazteleraz eta  “Lasarte-Oria” saria diploma eta 150 euro.

Haur eta gazteak

Lehiaketan, Lasarte-Oriako bizilagun diren Euskarazko zein Erdarazko idazleek parte hartu ahal izango dute. Idazlanak hirukoiztuta aurkeztu beharko dira, tarte bikoitzez eta alde bakarrez mekanografiaturiko folioetan. Idazlanek izenburua soilik eduki beharko dute, egilea identifika dezakeen xehetasunik gabe beraz. Jatorrizkoarekin batera eta gutun-azal itxian, egilearen datuak jarriko dira (izena, deiturak, helbidea eta telefonoa) hala nola N.A.N.aren edo familia liburuaren fotokopia. gutun-azalaren kanpoaldean idazlanaren izenburua eta zein kategoria eta espezialitatetara aurkezten den jarriko da.. Jatorrizkoak Manuel Lekuona Kultur Etxeko bulegoan entregatuko dira. Finkaturiko epe horretan zertifikaturiko postaz igorritako idazlanak, onartuko dira. Posta-helbidea: Lasarte-Oriako Haur eta Gazteen XXVIII. Literatur Lehiaketa Kategoria: A / B / C. Espezialitatea: Euskarazko / Gaztelaniazko Ipuina/Poesia Manuel Lekuona Kultur Etxea. Geltoki kalea, 18. 20160 Lasarte-Oria.

Espezialitate eta Kategoria bakoitzean sari hauek emango dira: 1. Saria: 150 euro 75 euro  eskudirutan+liburutan 75euroko balioa duen txartela) eta diploma. 2. Saria: 112 euro  (56 euro eskudirutan+liburutan 56 euroko balioa duen txartela) eta Diploma. 3. Saria: 76 euro (38 euro eskudirutan+liburutan 38 euroko balioa duen txartela) eta Diploma.

Poesian berriz, bai euskaraz bai erdaraz, C kategorian 1. sari bakarra izango da. 1. Saria: 150 euro  (75 euro eskudirutan+liburutan 75 euroko balioa duen txartela) eta Diploma.

Kategoriak eta atalak honakoak izango dira; A kategoria: 2006 urtean eta geroztik jaiotakoak. Espezialitatea: Euskarazko eta Gaztelaniazko Ipuina (gai librea, gutxienez folio 1) B kategoria: 2003, 2004eta 2005. urteetan jaiotakoak. Espezialitatea: Euskarazko eta Gaztelaniazko Ipuina (gai librea, gutxienez 2 folio) C kategoria: 2000, 2001 eta 2002. urteetan jaiotakoak. Espezialitatea: Euskarazko eta Gaztelaniazko Ipuina (gai librea, gutxienez 3 folio). Espezialitatea: Euskarazko eta Gaztelaniazko Poesia (Gai eta metrika libreak, gutxienez 60 bertso-lerro).

Oinarri guztiak www.lasarte-oria.org kultura sailaren webgunean daude ikusgai.