Lasarte-Oriako langile batzordeak Gasteizkoarekin batera zentro arteko batzordetik ateratzeko eskaera egin zuen eta astelehenean, bere onespena jakinarazi zien Estatuko Michelingo lantegietako langile batzordeek osaturako erakundeak.
Galdeketa
Lasarte-Oriako fabrikako langileei galdeketa bat egin zitzaien otsailean Lasarte-Oriako batzordeak zentro arteko batzordea uztearen alde zeuden jakiteko.
Lasarte-Oriako batzordeak jakitera eman duenez, langileen %90ak parte hartu zuen galdeketan, 554 langiletatik 501ek hain zuzen ere. Hauetatik, %64a neurri honen alde agertu zen eta %34 aurka.
Honela, batzordeak zentro arteko batzordera eraman zuen eskaera eta astelehenean izan zuen erantzuna.
Historikoa
LAB sindikatuak historikotzat du erabaki hau. Izan ere, Gasteizko batzordea Zentro arteko batzordea sortu zenetik baita honen kide.
Gainera, irakurketa oso positiboa egiten du, Lasarte-Oria eta Gasteizeko langileen eta haien ordezkari diren batzordeen erabakia aintzat hartu delako.