Beste hiru talde gehiago dabiltza postu horiek lortzeko lehian: Oriko Eskola, Arri BKL -A- (Beasain) eta Bera Bera (Donosti). Hiru talde hauek seina Garaipen eta hiruna porroteko emaitzekin daude, baina beraien arteko emaitzak kontutan hartuta, Ostadarrek dauka abantaila.
Ostadarrek irabaziz gero automatikoki ligaxkako lehenengo edo bigarren postua lortuko luke. Beste ligaxkan erabakita daude Final Fourrera sailkatu diren bi taldeak: Ordizia eta Easo Balerdi 99.
Datorren astebukaeran, apirilaren 25/26ekoan, jokatuko da Final Four-a. Finalaurrekoak larunbatean izango dira 16:00etan eta 18:00etan hasita. Igandean jokatuko da finala, goizeko 10:00etan. "Primerako saskibaloi astebukaera biziko dugu, giro ona eta kirola nagusi. Baina bertan parte-hartu nahi badugu, Añorgari irabazi egin behar diogu bihar, beraz, zatozte kiroldegira taldea animatzera", egin du dei Endika Marrahi entrenatzaileak.
Gainontzeko taldeak
Errendimenduko Juniorrak
Ostadar SKT - Arri -BKL- -A-
Ostirala 17 20:30ean, Lasarte-Oria kiroldegian.
Añorga - Ostadar SKT
Igandea 19 12:00etan, Benta Berri kiroldegian.
Bi partidu dituzte aste bukaera honetan, biak sailkatuta daude Final Fourrerako. Manteoko kiroldegian jolastuko dira maiatzaren 8an eta 9an.
Parte-hartzea, kadeteak
Bera Bera Ilunbe - Ostadar SKT
Igandea 19 12:00etan, Paco Yoldi kiroldegian.
3. Probintzialeko seniorrak.
Ostadar SKT - Alleru -B-
Igandea 19 11:00etan, Lasarte-Oriako kiroldegian.