Mikel Esnalek 50 libre frogan hartu zuen parte. Ez zuen bere egunik onena izan eta ezin izan zuen bere marka hobetu. “Horrelako txapelketetan oraindik ere eskarmentu gehiago behar du lehiatzeko garaian lasaitasuna edukitzeko. Inoiz baino forma hobean dagoen arren, horrelako froga labur batean dena ondo egin beharra dago”, adierazi du Borja Apeztegia entrenatzaileak.
Bestalde, Iñigo Ibarburu gaztea 200 tximeletan, 100 libren, 100 tximeletan eta 50 tximeletan aritu zen. “Juniorra da eta nazioarteko igerilarien artean aritu zen. 100 tximeletako finalean hamaseigarren postuan amaitu zuen absolutu mailan eta bere kategorian berriz seigarren izan zen”, esan du Apeztegiak. Froga honetan Ibarburuk 55''96ko marka pertsonala egin zuen, lehen aldiz 56 segunduetatik jaitsiz.
50 tximeletan ere emaitza onak eskuratu zituen Ibarburuk. Hemezortzigarren sailkatu zen absolutu mailan eta bere kategorian laugarren izan zen, 25''40ko marka pertsonala erdietsita.