Ola kalean matxuratutako hodia konpontzeko obra esleituta

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urtarrilaren 8a

Astigarragako Excavaciones y Transportes Ateri SL enpresak egingo du konponketa, 20.872 eurotan esleitua.

Ola kalearen eta kale Nagusiaren arteko bidegurutzean ur zikinen hormigoizko hodi bat hondoratu zen eta horrek sortutako arazoa konpontzea du helburu obrak. Halaber, Kale Nagusiko 32an bizi diren bizilagunek buxadurekin izandako zailtasunak hobetzea espero da.

Bestalde, Gizaburuagako Inoxkea Hiri Altzariak SL enpresari 41 paperontziren eskaera egin zaio, urbanizazio berrietan daudenak ordezteko. Izan ere, horiek herdoildu eta hondatu egin dira. 17.864 euroko kostua izango du horniketak.