Elementuak ipuinetan lantzen

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urt. 15a, 10:30
Urtarrilaren 19an, asteartea, hiruhileko honetako ipuin kontalari saioei hasiera emango zaio Amaraun Ludotekan.

Ipuin-kontalari saio hauek hiru eta lau urteko haurrei zuzenduak dira. Helburua istorioari esker gaia bat lantzea da. Horretarako jolas, abesti edo poesiaz baliatzen dira. Hiruhileko honetan naturako lau elementuetatik hiru landuko dituzte, itsasoa edo ura, lurra eta haizea.

Saioak beti bezala Amaraun Ludotekan izango dira, 18:00etatik 19:00etara eta huaetan parte hartzeko izena eman beharko dute haurrek. Horretarako, hiru aukera daude, Ttakuneko bulegora hurbildu, 943 37 14 47 zenbakira deitu edso aisia@ttakun.eus helbidera mezua bidali.