Neguko ikastaroak gazteentzat

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urtarrilaren 18a

Lasarte-Oriako Gaztelekuak neguko ikastaro eskaintza eman du jakitera.

Komiki eta ilustrazioa, break dance, dance hall eta gitarra izango dira otsailetik martxora eskainiko diren ikastaroak. Astean 2 ordukoak dira eta 12 eta 30 urteko herritarrei zuzendutakoak dira.

Ikastaroaren arabera prezioa 5 eta 10 euro arteko da gazte erroldatuentzat eta 33,25 eta 66,50 euro artekoa erroldatu ez daudenentzat.

Izena ematea ostegunean irekitzen da eta urtarrilaren 28an amaituko da. Informazio gehiago jaso edo inskripzioa egin nahi duenak Gaztelekuko bulegora jo behar du.