Partida gogorra izan zen. Lehen zatian bi taldeek aukerak sortu zituzten. Baina herriko taldea izan zen bitan baloia arerioaren atean sartu zuena. Defentsa lan ederra egin zuen Ostadarrek azken minutuetan.
Bigarren zatia, berdinduagoa izan zen. Bi taldeak erasora atera ziren eta atera iritsi ziren behin baino gehiagotan. Ostadarrek errenta mantentzen jakin zuen eta hiru puntuak etxean geratu ziren.Maila mantentzeko lehian
Sailkapenaren beheko postuetan dago Ostadar Antonio Aroztegia. Orain arte erakutsi duten maila eta poltsikoratzea lortu dituzten puntuen arteko harremana ez da proportzionala izan. Baina kategoria hauetan oso garesti ordaintzen dira defentsan egindako akatsak. Halaber, arerioen ate ingurura gerturatzean ez dira guztiz fin ibili.
Jardunaldi bakarra geratzen da lehen itzulia amaitzeko. Partida zaila jokatuko dute hurrengo asteburuan Berrizen, Presion Break taldearen aurka.
Sailkapeneko goiko postuetan dago talde bizkaitarra, eta gauzak ez dizkie batere erraz jarriko Josean Jimenezek entrenatzen dituen jokalariei.
Lehenengo itzulia garaipen batekin amaitzea ederra litzateke taldearentzat.