Junior Neskek Euskal Ligara saltoa eman dute

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urt. 17a, 20:30

Ostadar SKT-ko Errendimendu junior neskek Euskal Ligan jokatuko dute denboraldia amaitu artean. Lehengo urtean Gipuzkoako txapeldunak izan zirenez, Errendimendu kategoriako A1 liga jokatu dute aurten. Sailkapeneko lehen postuan izan dira fase erregular osoan. Hori dela eta, Euskal Ligan jokatzeko txartela eskuratu dute.

Atzo lehen fasea amaitu zuten Easo 99 Balerdiri 59-45 irabaziz. Ostadarreko neskei urduritasuna nabari zitzaien lehen minututan eta hortaz baliatuz, Easo aurretik jarri zen. Baina partida aurrera joan ahala Ander Otaegiren neskak haien balio erakutsi zuten eta partidari buelta eman zioten garaipeneko puntuak eskuratuz.

Hau prestakuntza partida izan zen Ostadarreko neskentzat. Izan ere, hurrengo asteburuan Final Four bat jokatuko baitute Ordizia, Getxo bizkaitarra eta Arabako Arazki taldeen aurka. Irabazleak Euskal Ligako bost onenekin batera multzoa osatu eta Euskadiko txapelketa jokatuko du. Gainontzeko hiruek, Euskal Ligako azken hiru taldeekin datorren urtean liga horretan mantentzeko txartela eskuratzeagatik egingo dute borroka.