Lasarte-Oriako boluntarioz eta hainbat elkartez osatutako talde honek (Nagusilan, Biyak Bat, Donantes de Sangre, Atsobakar erresidentzia, eta beste hainbat partaide), eguraldi ona nahiz txarra egin, ostiralero elkartzen jarraitu du, 11:00etan, Okendo Plazan, 4 ibilbide desberdin bultzatzeko. Beti izan dute alboan Osakidetzako langileen laguntza bikaina.
Azken bileran adostutakoaren arabera, ebaluatzea dagokio orain: nola doa taldearen martxa, nola eman daiteke ezagutzera, jende gehiago erakarri, zer moduz moldatu dira errezetekin eta zigilu sistemarekin, taldeak ekarri dituen zailtasun eta alderdi positiboak, gehiago erabiltzen ote den makinen parkea, zer hobetu daiteken, etab.
Ebaluazio-bilera asteazkenean, apirilaren 15an, 11:00etan, “Biyak Bat” jubilatu-elkartean izango da.