Senior mailako errugbiaz gozatzeko aukera bihar Michelingo berdegunean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urtarrilaren 15a

Eguberrietako festen ostean, berriro ere lehiatzera itzuliko dira kategoria ezberdinetako Beltzak taldeak. Seniorren Euskal Ligako 2. mailan aritzen den Lavie ZRT-Beltzak taldeak Michelinen jokatuko du bihar, 10:00etan, Gernika B taldearen kontra.

Bestalde, Ohorezko B mailako Babyauto Zarautz taldea Valladolidera joango da igandean, VRAC Quesos Entrepiñares B-ren aurka indarrak neurtzera. 12:30ean jokatuko dute. Azkenik, 14 urtez azpiko Lavie ZRT-Beltzak taldeak Ordizia Aren aurka jokatuko du bihar Zarauzko Asti zelaian, 11:00etan.