Ereintza taldeak oporrak beti espero bezain lasaiak ez direla erakutsi zuen hainbat istorioren bitartez osatutako antzezlanean. Bikoteen artean sortzen diren eztabaidak, ezustean gertatzen diren egoerek baldintzatzen dituzte askotan luzaroan espero ohi diren oporrak. Ametsetako oporraldia amesgaizto bihur daiteke momentu batean.
Umorea nagusi izan zen lan osoan zehar eta bertaratutako herritarrek txalo zaparradarekin eskertu zuten amaieran aktoreek egindako lana. Aipatu behar da antzezlan hau Kultura sailak herriko antzerki taldeekin landutako programazio amateurraren barruko emanaldia izan zela.